URTEAN ZEHARREKO XXI. DOMEKEA B
URTEAN ZEHARREKO XXI. IGANDEA
Sarrera oharra
Senideok: gehienok ohituraz bizi dogu gure sinismena; edo txarrago oraindik, ohikerian. Uste dogu ezin leitekela zalantzatan jarri gure sinismena mezara gatozenetik: "mezara bagatoz, zeozergaitik izango da, ezta?" esaten dogu. Eta egia, zeozergatiik da! Baina sinistun garelako? Kristo Jesusengan sinisten dogulako? Gaurko liturgiak argituko deusku hau, adi ta gogoz ospatzen badogu. Kontutan izan: Jesusen ikasleek ere ahotan erabilen Jesus; kritikatu egiten eben... Jarri daigun, ba, gure sinismena bere esku, berak garbitu ta zindotu daian...
Kantua: Zein gozo ta eder dan anaiok alkartu...
Damu-otoitza
Senideok: apaltasunez hurreratu gaitezan Jainkoaren errukitasunera, gure txikikeria ta pekatua bere errukipean jartera...
- Jesus Jauna: jarraitzaile zintzoak behar dituzuna, erruki, Jauna!
- Jesus Jauna: aukerak geure esku izten deuskuzuzana, Kristo, erruki!
- Jesus Jauna: ikaslearekin bat egiten zareana, erruki, Jauna!
Lehenengo irakurgaiaren oharra
Hona hemen gizakiaren bizitzako une latzenetariko bat: aukeratu beharra dago! Eta aukereak bizitzea mugatu egiten dau..., baina bideratu ere bai. Zelan bizi izan nahi dogu gure sinismena?
Salmu-kantearen oharra
Ba ete dogu guk Jainkoagazko hartu-emonen gozotasunik? Sarriegitan Jainkoa oztopo lez aurkitzen dogu gure bizitzan, enbarazu lez. Geure berba egin daiguzan salmugilearenak, otoitz-giroan...
Bigarren irakurgaiaren oharra
Nondik begiratzen deutsogu gure etxeko giroari? Hona hemen sinismenetiko ikuspegia. Ebanjelioan oinarrituak begiratzen deutso holan ezkontza-bizitzeari...
Ebanjelioaren oharra
Jesusek ez dau bere inguruan edonor ta edozelan hartzen; Jesusek ebatzia hartu dabenak nahi dauz bere inguruan. Hartu ete dogu guk gure sinismen-bizitzea geure askatasun-ardurapean, ala ohiturazko siniskerea bizi dogu?
Eskariak († Abadeak; - Ohargileak)
† Usterik onenaz zuzendu deioguzan gure eskariak Jainko Aitari:
- Elizearen alde: Lekuan lekuko gizakiari, bere bizitzan hartu behar dauzan ebatziak hartzen lagundu deion, eskatu deiogun Jaunari.
- Herri-agintarien alde: hartzen dabezan ebatziak beti izan daitezan ahulenen edo epelenen aldekoak, eskatu deiogun Jaunari.
- Gerrea, gorrotoa edo arrapakinkeria sufritzen dagozen herrialdeen alde: errukia ta laguntasuna eskuratu daien, eskatu deiogun Jaunari.
- Egoera larrian aurkitzen diren sendien alde: maitasun-bizitzea eta sinismen ta alkarrizketa-giroa sakondu daiezan, eskatu deiogun Jaunari.
- Hemen aurkitzen garenon alde: gure sinismena heldutasun bidean jarri ahal izan daigun, eta bokazino-fruituak emon daiguzan, eskatu deiogun Jaunari.
† Jainko Aita ahalguztiduna: onartu eizuz gure eskariok, eta indartu ta sendotu eizu zure Semeaganako dogun sinismena, berak behar ditun jarraitzaile zintzoak izan gaitezan, Jesukristo gure Jaun berberaren bitartez.
Amen.
0 comentarios