Blogia
moniciones-b

URTEAN ZEHARREKO XXI. DOMEKEA —B—

 

URTEAN ZEHARREKO XXI. IGANDEA 

Sarrera oharra

    Senideok: gehienok ohituraz bizi dogu gure sinismena; edo txar­ra­go oraindik, ohikerian. Uste dogu ezin leitekela zalantzatan jarri gure sinismena mezara gatozenetik: "mezara bagatoz, zeozergaitik izango da, ezta?" esaten dogu. Eta egia, zeozergatiik da! Baina si­nistun gare­lako? Kristo Jesusengan sinisten dogulako? Gaurko liturgiak argituko deusku hau, adi ta gogoz ospatzen badogu. Kontu­tan izan: Jesusen ikasleek ere ahotan erabilen Jesus; kritikatu egiten eben... Jarri daigun, ba, gure sinismena bere esku, berak garbitu ta zindotu daian... 

Kantua: Zein gozo ta eder dan anaiok alkartu... 

Damu-otoitza

    Senideok: apaltasunez hurreratu gaitezan Jainkoaren errukitasu­nera, gure txikikeria ta pekatua bere errukipean jartera...

- Jesus Jauna: jarraitzaile zintzoak behar dituzuna, erruki, Jauna!

- Jesus Jauna: aukerak geure esku izten deuskuzuzana, Kristo, erruki!

- Jesus Jauna: ikaslearekin bat egiten zareana, erruki, Jauna! 

Lehenengo irakurgaiaren oharra

    Hona hemen gizakiaren bizitzako une latzenetariko bat: aukeratu beharra dago! Eta aukereak bizitzea mugatu egiten dau..., baina bidera­tu ere bai. Zelan bizi izan nahi dogu gure sinismena? 

Salmu-kantearen oharra

    Ba ete dogu guk Jainkoagazko hartu-emonen gozotasunik? Sar­riegi­tan Jainkoa oztopo lez aurkitzen dogu gure bizitzan, enbarazu lez. Geure berba egin daiguzan salmugilearenak, otoitz-giroan... 

Bigarren irakurgaiaren oharra

    Nondik begiratzen deutso­gu gure etxeko giroari? Hona hemen sinismenetiko ikuspegia. Ebanje­lioan oinarrituak begiratzen deutso holan ezkontza-bizitzea­ri... 

Ebanjelioaren oharra

    Jesusek ez dau bere inguruan edonor ta edozelan hartzen; Jesu­sek ebatzia hartu dabenak nahi dauz bere inguruan. Hartu ete dogu guk  gure sinismen-bizitzea geure askatasun-ardurapean, ala ohitu­razko sinis­kerea bizi dogu? 

Eskariak  († Abadeak;  - Ohargileak)   

Usterik onenaz zuzendu deioguzan gure eskariak Jainko Aita­ri:

- Elizearen alde: Lekuan lekuko gizakiari, bere bizitzan hartu behar dauzan ebatziak hartzen lagundu deion, eskatu deiogun Jauna­ri.

- Herri-agintarien alde: hartzen dabezan ebatziak beti izan daitezan ahu­lenen edo epelenen aldekoak, eskatu deiogun Jaunari.

- Gerrea, gorrotoa edo arrapakinkeria sufritzen dagozen herrialdeen al­de: errukia ta laguntasuna eskuratu daien, eskatu deiogun Jau­nari.

- Egoera larrian aurkitzen diren sendien alde: maitasun-bizitzea eta si­nismen ta alkarrizketa-giroa sakondu daiezan, eskatu deiogun Jaunari.

- Hemen aurkitzen garenon alde: gure sinismena heldutasun bidean ja­rri ahal izan daigun, eta bokazino-fruituak emon daiguzan, eskatu deiogun Jaunari.

     † Jainko Aita ahalguztiduna: onartu eizuz gure eskariok, eta in­dartu ta sendotu eizu zure Semeaganako dogun sinismena, berak behar ditun jarraitzaile zintzoak izan gaitezan, Jesukristo gure Jaun berberaren bi­tartez.

Amen. 

 

0 comentarios