Blogia
moniciones-b

ANDRA MARIAREN ZERURATZEA

ANDRA MARIAREN ZERURATZEA

(Agorrilak 15)


SARRERAKO OHARKIZUNA
    Maria, emakume sinistuna, Jainkoaren zerbitzura bizi izan zana, zeruetako ospe gorenean aintzaltzen dau gaur Eliza osoak. Eta itxaropenean: Jainkoak bere alaba apalagan egina, geugan ere, bere seme-alaba pekatari guztiokan egingo dauala sinisten dogulako. Esker onean eta itxaropenean bizi izateko zelango deia dogun gaurko jaia! Goretsi daigun Maria, eta aintzaldu Jainkoa, esker oneko seme-alaba lez, Eliza osoagaz batean.

Sarrera-abestia:
    "Begoñako Andra Mari Bizkaiko Zaindari
    zure seme maitaleak zugana kantari."

Itsas-gizon sinesdunak
zugan dabe kabi;
artzain gaiso menditarrak
zugan euren begi.
Lurgin eta langileak
zuri otoizlari;
aberatsak ta txiroak zaituela argi.

    Ama maite bihotzeko
    bigun eta garbi:
    Bizkaiko seme-alabak
    hartu ta zain beti."


DAMU-OTOITZA
    Mariak Jainkoagan agertzen eban uste ona agertu daigun Eukaristia honen hasieran, geure buruak, apaltasunez, pekatari autortuz, Jainkoaren seme-alaben pozean sartu ahal izateko.

    —Jesus Jauna: Mariaren erraietan haragi hartu zenduna, erruki, Jauna!

    —Jesus Jauna: Maria zeure ama, geure amatzat emoten deuskuzuna, Kristo, erruki!

    —Jesus Jauna: Maria, emakume sinistuna, geure eredu jarten deuskuzuna, erruki, Jauna!


Apk 11, 19a;12, 1-6a.10
    Elizearen irudi dogu Maria, eta bere zoria ez da arriskurik ezagutu bakoa. Baina arrisku guztien gainetik garaile urtengo dau, eta egun baten, bere edertasun osoan agertuko da. Entzun ta hausnartu daiguzan berbok.


Erantzun-Salmoa:  (44) (doinua)

20060811124428-044-zeruratzea.jpg

        R/. Gure Erregina zure eskoian dago zutik


1Kor 15, 20-26

    Korinton ere, gaur geure artean lez, ba egozan berbizkundearen inguruko kezkak-eta. Kezkok argitzeko bide bat emoten deusku Paulok: ez gaitezan Adani begira jarri, berbiztua dan Kristori begira baino. Entzun.

Lk 1, 39-56
    Gaurko ebanjelio hau Jainkoaren agintzarien beteteari Elizeak egiten deutson abesti ezin ederragoa dogu. Egin deiogun harrera egokia, Aleluia abestuz, zutunik.

    "Aleluia".


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

    Gure uste ona errukien Jainkoagan jarrita zuzentzen deutsoguz gure eskariak, zeruratua izan dan Mariaren eskutik:

    —Lur honetan erromes dabilen Jainkoaren Herriaren alde: Jainkoak agintzen deuskun amai bako bizitzan dauen itxaropenaren barri emon ahal izan daian, eskatu deiogun Jaunari.

    —Maria bere zeruratzean zaindari lez daben senitarteen alde: beragan aurkitu daien kristau bizitzarako eredua, eta beti izan daien haren babesa, eskatu deiogun Jaunari.

    —Etsipenean dagozenen alde: bizi izateko adorea ta poza aurkitu daiezan, eskatu deiogun Jaunari.

    —Munduan dagoen txarkeriaren eztenkadak jasan behar dabezenen alde (gorrotoak, gerrak, gogorkeriak, gosetea, e.a.), laster aurkitu daitezan egoera latzotatik aske, eta duintasunezko bizitzan, eskatu deiogun Jaunari.

    —Jai hau ospatzeko alkartu garenon alde: Mariaren garaipena ospatzeak emon deigun itxaropen ziurra eta urkoaganako maitasunean sendo irautea, eskatu deiogun Jaunari.

    Zure Semearen Ama Maria, gorputz-arima aintzaren garaipenera jaso zenduan Jainko Jauna: babestu gaizuz zeure errukian, eta emoiguzuz gainezka betiko bizitzearen agintzariak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
    —Amen.


Jaunartzean
20060811130636-goratagora-xx.jpg

    —Gora ta gora daukat bihotza nik kantari,
    gora ta gora, Jaun onari.

    Pozaren pozez gainezka daukat nik gogoa:
    Salbatzaile dot Jaungoikoa.

    Mirabe honen ezereza dau hak ikusi
    ta munduak ni handietsi.

    Aintza Aitari, Semeari
    eta_Espiritu santuari
 

0 comentarios